Iparraldean ere abian da Euskal Kantu Txapelketa 2012
Lau urtetik behin egiten den Euskal Kantu Txapelketaren edizio berri bat antolatu dute aurten, eta 2012ak berezitasun bat dakar: Ipar Euskal Herriko hiru eskualdeetan ere finalerdiak egingo dituzte udaberrian; Euskal Herriko finala, aldiz, ekainean egingo dute. Izena emateko epea martxoaren 12ra bitarte dago zabalik.
Euskal Kantu Xapelketa elkarteak eta Euskal Irratiak federazioak antolatu dute hitzordu berria. Helburua euskal kantuak bultzatzea da, eta horrekin batera, sorkuntza indartzea eta euskaraz aritzen diren talentu berriak aurkitu eta plazaratzea ere.
Horregatik, ekainean Euskal Herri mailan egiten den finalerako, finalerdiak antolatu dituzte aurten Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan, gainerako probintzietan egiten den bezala. Euskal kantuaren ohitura indartuko dute horrela, ibilbideari iraupen luzeagoa emanda.
Lehiaketaren nondik norakoak
Adina: 16 urtetik gora
Kategoriak: banaka, binaka ala taldeka hartu ahal izango da parte
Kanta: ezaguna izan daiteke, baina baita sortutakoa ere
Musika: a capella edota musikaz lagundurik aritu ahal izango da
Harremanetarako: hemen