Ipar Poloaren zati bat
Kopenaghe eta, oro har, Danimarka albiste iturri bihurtu berri da, bertako egunkari batek jakitera eman duenez, herrialdeko Gobernuak Ipar Poloaren zati bat bere egiteko nahia azaldu diolako Nazio Batuen Elkargoari, Groenlandia eta Feroe irlak barne. Biak ala biak Danimarkako Erresumaren parte dira, baina autonomiari eusten diote. Garrantzi estrategiko handia du Artikoak, besteak beste, arrantza bideei, petrolioari eta mineralei esker. Danimarka ez omen da asmo horrekin dabilen herrialde bakarra. AEBek, Kanadak, Errusiak eta Norvegiak bide bera urratu nahi dute. Bertako jatorrizko herritarrei, inuitei, ez die inork ezer galdetu, ziur.