Ipar Irlandak gobernurik gabe jarraitzen badute ezkontza homosexualak eta abortua legeztatuko lirateke
Erresuma Batuko beste probintzietan ez bezala, Ipar Irlandan sexu bereko bi pertsonen arteko ezkontza eta abortua ez dira legalak.
Astearte honetan diputatu britainiarrek abortu eskubidea eta ezkontza homosexualak Ipar Irlandara zabalduko lituzkeen zuzenketa bozkatu zuten. Zuzenketa hauek indarrean jarriko dira, beti ere, urriak 21 baino lehen bertako gobernua eratzen baldin ez bada.
2017tik probintzia britainiarrak ez du gobernu propiorik eta bitartean Londres arduratzen da bere administrazioaz. Diputatuek egoera berezi hau lege horietan zuzenketak egiteko aprobetxatu dute oposizioa ekidinez.
Erresuma bateko beste lurraldeetan ez bezala, non 1967tik abortua legala den, Ipar Irlanda ilegala izaten jarraitzen du. Lege hau hausten duena biziarteko kartzela-zigorra betetzera kondenatua izan daiteke 1861eko legeak aplikatuz. Genero berdineko pertsonen ezkontza ere onartuta dago Erresuma Batuko beste probintzietan, ez ordea Ipar Irlandan.
2017ko ekainean Britainiar Auzitegi Gorenak emandako epaiaren arabera, Ipar Irlandako abortuaren legea giza eskubideen aurkakoa da, nahiz eta horren aurrean egin beharrekoa ez zuen zehaztu. Alta, aste honetan abortu eskubidearen legearen zuzenketa burutu zen eta onartua izan zen aldeko 332 bozkekin eta aurkako 99rekin. Homosexualen ezkontzeko eskubidearen legea ere onartua izan zen aldeko 383 bozkekin eta aurkako 73rekin. Hori bai, lege hauek ez dira indarrean jarriko urriak 21 baino lehen Ipar Irlandako gobernua osatzen bada.