Ipar Irlandan ezkontza homosexualak eta abortua legeztatu dituzte

Ipar Irlandan ezkontza homosexualak eta abortua legeztatu dituzte 2017tik probintzia britainiarrak ez du gobernu propiorik eta bitartean Londres arduratzen da bere administrazioaz. Diputatuek egoera berezi hau lege horietan zuzenketak egiteko aprobetxatu dute oposizioa ekidinez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ipar-irlandan-ezkontza-homosexualak-eta-abortua-legeztatu-dituzte/@@download/image/4140-2760-2.47762458.jpg.gallery.jpg
2019/10/22
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

2017tik probintzia britainiarrak ez du gobernu propiorik eta bitartean Londres arduratzen da bere administrazioaz. Diputatuek egoera berezi hau lege horietan zuzenketak egiteko aprobetxatu dute oposizioa ekidinez.
Ipar Irlandan ezkontza homosexualak eta abortua legeztatu dituzte

Erresuma Batuan ezkontza homosexualak eta abortua legeztatzeke zegoen azken eremua zen Ipar Irlanda, eta azkenik, gaur parlamentu britainiarrak legeztatu ditu. Hain zuzen, Ipar Irlandak egoera politiko berezia bizi du 2017tik; probintziak ez du gobernu propiorik, eta bitartean, Londres da eremua administratzeko arduraduna. Gauzak horrela, Erresuma Batuan indarrean dauden legeak bertan ere legeztatzeko aprobetxatu dute egoera berezi hau. 

Erresuma Batuko beste lurraldeetan ez bezala, non 1967tik abortua legala den, Ipar Irlanda ilegala izaten jarraitzen du. Lege hau hausten duena biziarteko kartzela-zigorra betetzera kondenatua izan daiteke 1861eko legeak aplikatuz. Genero berdineko pertsonen ezkontza ere onartuta dago Erresuma Batuko beste probintzietan, ez ordea Ipar Irlandan.

Ezkontza homosexualak legeztatuta, 2020ko otsailean hasiko dira zeremoniak egiten.