Ipar Euskal Herriko gazteek Xuti Gazte! dinamika berria abiatu dute
Pasa den martxoaren 12an Ipar Euskal Herriko hainbat eskualdeko hogei bat gazteak Xutik Gazte! dinamika aurkeztu zuten Uztaritzen. Gazteen arazoei erantzuteko mugimendu parte-hartzaile, zabal eta irekia eraiki nahi dute
Gazte dinamika berri hau ezkertiarra eta abertzalea da. Kazeta.eus-en irakurri ahal izan dugunez, dinamika berri honekin, Ipar Euskal Herriko militante gazteek, mugimendu abertzalearen lekukoa hartu nahi dute. "Izan ere, borrokari bultzada bat emateko garaia dela uste dugu. Hots, inoiz baino gazte ezkertiar eta abertzale gehiago herriaren alde lanean jartzeko momentua", azaldu du Aiala Urteagak.
Argi utzi nahi izan dute ez datozela ezer ordezkatzera, baizik eta gazteei ahotsa emateko tresna berri eta autonomo bat sortzea dela euren xedea. Egitasmoa bultzatu duten gazteek talde izaera sustatu nahi dute proiektu kolektiboetan murgilduz. "Borroka, gure tresnekin eta gure garaiko gaiei buruz egin nahi dugu. Ipar Euskal Herri osoan antolatzeko asmoa dugu. Eskualdeen arabera errealitate ezberdinak ditugun heinean, tokian tokiko erantzunak behar ditugu, ondotik Ipar Euskal Herri mailan saretu eta harremanak sendotzeko" jarraitu du Urteagak.
Hastapenetan umiltasunez hasiko direla azpimarratu nahi izan dute, eskualdeetan antolatuz, gazteak saretuz, herri mobilizazioetan parte hartuz eta euren ekimen propioak sortuz. Horretarako Ipar Euskal Herriko gazte ezkertiar eta abertzaleak euren dinamikarekin bat egitera deitu dituzte.