Ipar Euskal Herriko eskoletako jantokietan bost mila bazkari begetariano eskainiko dira astero

Bizi! elkarteak jakitera eman duenez, hemendik aurrera Ipar Euskal Herriko 5.000 ikaslek bazkari begetarianoak izango dituzte astero euren eskolako jantokian. Bederatzi hilabetetik gora zeramatzaten berau eskuratzeko lanean.

Bizi! elkartea eskoletako jantokien egoera ekologikoa hobetzeko lanean dabil. Batez ere animalia produktu gutxiago eta hauek hobeak eskaintzearen aldarria egiten dute. Euren lanak emaitzak eman ditu eta pasa den martxoaren 13tik Ipar Euskal Herriko 5.000 haur inguruk bazkari begetarianoa dute astero euren jantokian. 

Elkartearentzat klimaren eta ikasleen osasunaren aldeko garaipena da, plateretan karbono aztarna izugarri murriztuko baita. Bestalde, Euskal Elkargoak Herriko Etxeetan proteinak dibertsifikatzeko egitekoa bere gain hartu du, animalia-proteina murrizteko xedez. 

Laura Martegoute begirale ekologistak prentsa oharrean adierazi duenez "biziki aitzinatzen ederra da" albiste hau. Bere ustez "jantegiko otorduek haurren heziketa laguntzen dute eta horren berri duten burasoak ere sentsibilizatzen dituzte. Bazkari begetarianoek eragin eraldatzailea dute kate osoan: sukaldariek errezeta berriak ikasten dituzte eta horrek laborantzari aukera berriak sortzen dizkio". 

Bere borrokarekin segituz, Hitza Hitz batzordeak ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko txostena argitaratuko du.