Ipar Euskal Herrian, lege berri bati esker, bullyinga egiten dutenek aldatuko beharko dute eskolaz
Berriki onartu du legea Frantziar gobernuak, eskola-jazarpenaren biktima diren ikasleak babesteko asmoz.
Gabriel Attal hezkuntza ministroak azaldu duenez, lege berri honekin, eskola-jazarpena burutzen dutenek eskola berri batera lekualdatu daitezke, biktimak alde egin beharrean. Arau berri honegatik cyberbyllinga egiten dutenak, biktimaren eskola ezberdinekoak badira ere, zigortuak izan litezke.
Frantzia Iparraldeko Pas-de-Calaies-en 13 urteko ikaslea zen Lindsay-ek bere buruaz beste egin zuen pasa den maiatzean. Ordutik, eskola-jazarpena lehentasun nazional bilakatu da. Orain arte, bullyinga jasaten zuenak aldatu behar izaten zuen eskolaz eta hori zigor bikoitza da, ez bakarrik biktimarentzat, baita gurasoentzat ere. Honegatik, biktimentzat ez da benetako irtenbidea, batez ere nekazaritza guneetan, biktimak bere herritik askoz ere urrunago joan behar baitu eskolara.
Bullyingaren aurka egiten duten elkarteek begi onez hartu dute lege berria. 2022an eskola jazarpena 10 urteko kartzelarekin zigortuko zela zehaztu zen eta 150.000 eurorainoko isunarekin, beti ere suizidioa edo suizidio saiakera egon bada.
Hezkuntza ministerioak berriki burututako galdetegi baten arabera, bigarren hezkuntzako ikasleen %6,7ak aitortu du azken urtean errepikatutako indarkeriaren baten biktima izan direla. Isiltasuna izaten da, irtenbidea topatu aurretik, gainditu behar izaten den lehen oztopoa. Alabaina, eskola-jazarpena munduko arazoa da.