Iosu Exposito
Eskorbuto taldeko kidea hil zenetik 22 urte igaro dira. Lege kontuak direla medio, 80ko hamarkadako musikari mitikoaren hilobia hustu eta gorpuzkiak hobi komun batean gorde behar izan zituzten. Urtero milaka zale hurbiltzen dira Santurtziko hilerrira, eta hain zuzen horiei eta Udalari esker, Iosuk espazio propioa izango du hilerrian.