Invictus

Gran Torino (2008) abegitsuan Ameriketako Estatu Batuetako arrazakeriari erreparatu ostean, ur sakonagotan sartu zaigu oraingoan Harry gogorra. Apartheid osteko Hegoafrikan, herria batzeko Nelson Mandelak errugbi selekzioa nola baliatu zuen kontatzen digu filmak. Bistan da Clint Eastwoodek begiko duela Morgan Freeman, batekin nahikoa ez, eta bigarren Oscar saria ere esku-eskura jarri baitio lagunari.