Intimitate koordinatzaile lanpostua ezagutzen?

HBO plataformak sortu berri du; bere funtzioa? Sexu eszenak koordinatu eta ikuskatzea. Interesatzen zaizu?

Hemendik aurrera, HBO plataformarako lan egiten duten aktoreek lasaitasunez errodatuko dituzte sexu eszenak. Arrazoia? Plataformak lanpostu berri bat sortu du: intimitate koordinatzailea. Hala, hemendik aurrera, plataformako telesailek sexu eszena bat errodatzen duten bakoitzean, arduradun bat egongo da bertan, eszena koordinatzen eta aktoreen arteko lana ikuskatzen, irregulartasunik ez dela gertatzen gainbegiratzen eta aktoreen intimitatea eta eskubideak urratzen ez direla egiaztatzen.

Alice Rodis izan da lanpostu hau betetzen lehena, The Deuce telesailerako; hain zuzen, protagonistetako bat James Franco aktorea da, eta aurretik sexu jazarpen salaketak jaso izan ditu. Rodisek ez du soilik eszenaren errodatzea gainbegiratzen; gidoiak errepasatzen ditu, eta aktoreekin zuzenean komunikatzen da, beren sentipenak aztertuz eta dena giro egokian egiten dela egiaztatuz. The Deucen primeran atera da esperimentua, eta beraz, plataformak bere telesail guztietarako kontratatuko du intimitate koordinatzaile bat. Zer iruditzen zaizue?