Internet ur azpian

Aqua-Fi asmatu berri dute; uretatik mezuak bidaltzeko prest?

Muga berri bat garaitu du Wi-fiak; ur azpitik bidaiatzea. Interneten garraioa ez omen da airetik edota espaziotik bezain erraza uretan, baina Saudi Arabiako Zientzia eta Teknologiaren Abdullah Erregearen Unibertsitateko ingeniariek Aqua-Fi asmatu berri dute.

Dirudienez, LED edo laser bidez multimedia mezuak ur azpian bidaltzeko aukera eskaintzen du sare honek; LED bitartez distantzia laburrean bidali daitezke mezuak, baina laserrarekin askoz urrutirago iritsi daiteke azaldu dutenez. Lehen aldia da norbaitek datu bidalketa inolako kablerik gabe egiteko gai dela ur azpian.

Dena den, praktikan irrati uhinekin funtzionatuko luke Aqua-Fi sareak; hala, adibidez, buzo batek smartphonez mezu bat igorri diezaioke beste buzo bati sare hau erabiliz.