Instagramen jarraitu ditzakezun zenbait argazkilari interesgarri
Instagram nire leku kutunetakoa da inspirazioa bilatzeko. Sare sozial honetan euren talentua partekatzen duten milaka eta milaka pertsona daude. Hona hemen zenbat argazkilari original eta interesgarri.
Argazkilarien lanik handiena ez da argazkia ateratzea, baizik eta atzean dagoen edizio lan guztia. Badakite zerbait horretaz honako argazkilari bikain hauek, kuxkuxeatu eta jarraitu itzazu! Ez zara damutuko!
Anniset-en mundu liluragarria
Anniset kontua Anna Devis eta Daniel Ruedak sortua da. Euren argazkiak ukitu minimalista dute, baina dibertigarriak ere badira. Ohiko paisaiak original bihurtzeko ahalmena dute.
Eating patterns, ez sartu gose bazara
Kontu honetako argazkiak originalak bezain gozoak dira. Vega diseinatzaile katalana da eta janariarekin patroi koloretsuak sortzea gustatzen zaio. Janaria eta sorkuntza uztartzea gustatzen zaizunetako bazara hemen inspirazio ugari topatuko duzu.
Tanaka Tatsuya-ren unibertso nimiñoa
Tatsuya-k artea sortzen du, baina miniaturan. Detaile txikiena ere izugarri zainduz ohiko objektuak istorio bat kontatzeko erabiltzen ditu.
Helga Stentzel-en surrealismoa
Stentzel-en argazkiek kontzeptu ondo hausnartu bat izan ohi duten atzean eta profesionaltasunez exekutatuak daude; hori bai, ukitu ganberro alboratu gabe. Londreseko artista honek bere mundu partikularra partekatzen du, gure ingurua beste begi batzuekin begiratzeko gonbita luzatuz.