Instagramek pantailazoak egin dizkizutela abisatuko dizu

Kontuz Instagram Storiesen egiten duzunarekin; hemendik aurrera, egindako guztia erregistratuko du, baita zure konexio ordua ere!

Instagramek aldaketak iragarri ditu, eta ez denen gustukoak; hemendik aurrera, lagun baten Instagram Stories kopiatzen baduzu, aplikazioak abisua pasako dio egileari. Horrekin batera, zure azken konexio ordua iragarriko du.

 

Zergatik aldaketa hauek? Dirudienez, Facebooken agindupean dagoen Instagramek Snapchati gerra irabazi nahi dio, eta horregatik, bere antza geroz eta handiagoa bereganatzen joan da. Iragarritako aldaketak ez dituzte oso ondo hartu Instagramen jarratzaileak; ohituko ote gara?