Instagramek boligrafoz marraztutako irudi hauek zentsuratu ditu
Juan Francisco Casasek biluziak marrazten ditu; sare sozialeko arauek diotenaren aurka, bere artea zentsuratu dute.
Ez da Instagram eta Facebook sareek Juan Francisco Casasen artelanak zentsuratzen dituzten lehen aldia. Sareak erabiltzen hasi zenetik, etengabe kendu dizkiote kontuak. 2009an igo zuen bere marrazkietako bat sarera lehen aldiz, eta Facebook kontua borratu zioten. Arrazoia? Bere marrazkietako irudiak biluzik agertzea.
Casasek boligrafoz egindako erretratu errealistak egiten ditu; sare sozialetako arauek diote artelanak ezin direla zentsuratu, baina Casasen lana horren errealista denez, Facebook eta Instagramen algoritmoak argazkiekin nahasten ditu, eta azalpenik eman gabe borratzen ditu artistaren kontuak.
Artistaren esanetan, sare hauen zentsura maila altuegia da: "80ko hamarkadan natural ziren irudiak egun eskandalizatu egiten gaituzte; azteraka goaz". Eta zuek, zer diozue?