Inside Wants Out!
Beti hor dagoen diskoa jarri dut, hor egon arren ez baitut inoiz arretaz aditu... 1999an kaleratu zuen Mayer-ek lehen lan luze hau eta Berklee eskolan ikasitako Clay Cookek ere hartu zuen parte abesti gehienen sorkuntzan. Back to you kantak ematen dio hasiera diskoari, Mayer-ek darabilen mutil zintzoaren estiloari leial; eta No such thing abestiak iragartzen digu zein izango den joera nagusia. Neguko egun hotz eta euritsu batean, etxean bazaude, soinu banda ederra izango duzu. Igandea bada eta atzokoak ahaztu nahian bazabiltza, ordea, hobe duzu mugimendu gehiagoko zer edo zer... lasai egoteko baita Mayer jauna.