Inoiz emakume batek surfeatutako olatu handienaren marka berria

Maya Gabeira surflari brasildarrak bere errekor propioa gainditu du, 22,4 metroko olatuarekin.

Red Bull Wave Awards olatu ikusgarrienen surf lehiaketa errekor berri batekin amaitu da; Maya Gabeira surflari brasildarrak marka berria lortu du, inoiz emakume batek surfeatu duen olatu handiena harrapatuz; 22,4 metroko olatutzarra, hain zuzen.

Gabeirak bere errekor propioa hautsi du, hain zuzen, duela bi urte 20,72 metroko olatua surfeatu zuen, Portugalgo Nazare herrian, eta orain arte horixe izan da inoiz emakume batek harrapatu duen olatu handiena. Olatu hau ere, Nazaren harrapatu du, eta Guinnes World Records liburuan sartu da.

33 urteko surflariak otsailean hartu zuen 22 metroko olatua, eta 7 hilabeteren ondoren baieztatu dute garaipena; emakumeen errekorra gainditzeaz gain, aurten emakume zein gizon batek surfeatutako olaturik handiena izan da; hala, lehen aldia da emakume batek urteko olaturik handiena surfeatu duena.