“In-komunikazioa”

Ezin falta Fermin Muguruza aurtengo azokan. Honakoa irundarraren lan biribilena dela diote. Erritmo beltz ugariz josita dator: reggae, soul, hip-hop, drum`n`bass eta dub estiloen bideari jarraituz, indarrez gainezka eta dantzarako prest datorkigu Fermin. Diskoari izenburua ematen dion kantuaren klipa ere jasota dago lan honetan.