Iñigo Agirre: "Kortaturen abestiak kantatzen ditut dutxan"

Politikoen artean, askotan. Hollywooden, duela hilabete pare inguru. Guardia Zibilaren desfile batean eta Espainiatik Euskal Herrira etorritako eskuin muturrekoen ondoan, behin. Mota guztietako egoeretan eta tokietan ikusi dugu Iñigo Agirre ETB-ko Kalaka saioko erreportaria. Hobeto ezagutu nahi al duzu?


Sukaldean. Zer prestatuko zenuke? Artxoa.
Komunean. Zer irakurtzen duzu? Egunkaria.

Ohean. Ametsgaiztoa. Ikasi gabeko gauzak ikasi gabe hiltzea.
Telebista aurrean. Zer ikusten duzu? Filmak, normalean.

Igogailuan. Norekin ez zenuke topo egin nahi?  Angel Acebesekin.
Dutxan. Zer kantatzen duzu? Aspaldiko taldeen kantak: Kortaturenak, esaterako.

Larrugorritan. Non? Ohean.
Lanean. Zer gorroto duzu? Diziplina larregi behar dela.

Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko? Los Angelesera. Aspergarria da.
Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki?  Parrandan gaizki? Inoiz ez!

Mendian. Ez da arriskutsua? Oso gutxitan joaten naiz mendira.
Hondartzan. Zergatik da aspergarria? Ez zaidalako batere gustatzen lau ordu eguzkitan kiskaltzen pasatzea.

Kiroldegian. Zein kirol? Zer da kiroldegia?
Kontzertuan. Zein talde? Delorean.

Liburutegian. Zein liburu? Eduard Punseten El alma esta en el cerebro.
Gaztetxean. Noiz azken  aldiz? Duela hilabete inguru, Plan B taldearen kontzertu batean.

Elizan. Noiz azken aldiz? Iaz, Vatikanon, oporretan.
Kanposantuan. Zer idatzi beharko lukete zure hilarrian? Ni muslaria naiz. Beraz, Ordago!

Zeruan. Non? Norberaren ametsetan, desioetan…
Infernuan. Non? Telebista piztu eta hor ageri diren irudi horietakoren batean.