Ingurugiroaren narriaduraren eta emakumeen aurkako biolentziaren artean lotura dagoela frogatu da

Kolapso klimatikoa eta ingurugiroaren narriadurak erraztu egiten du emakumearen aurkako biolentzia nazioarteko ikerketa batek baieztatu duenez.

Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Elkarteak bere ikerketarik handiena eta zehatzena burutu berri du. Bi urte iraun ditu eta 1.000 iturritik gora kontsultatu ditu. Ikerketaren arabera genero biolentzia non-nahikoa da eta klima-aldaketarekin areagotu egiten da. Ingurugiroarekiko narriadura hazten doan heinean genero biolentzia ere hazi egiten da.

Ikerketako galdetegia erantzun zuteneko 10 pertsonetatik 6k onartu zuten genero biolentzia ekintzak behatu zituztela ingurugiroaren eskubideen aldeko defendatzaileen aurka, migranteen aurka eta errefuxiatuen aurka. Ikerketa honek, lotura hau frogatu duten beste 80 ikerketa gehiago azaleratu ditu.

Genero biolentziaren barruan daude etxeko biolentzia, eraso sexualak eta bortxaketa, prostituzio behartua, ezkontza behartua eta baita emakumearenganako bestelako jazarpenak ere. Ingurugiroa oso narriatua dagoen guneetan pertsonen trata igo egiten dela frogatu da eta ingurugiroarekiko delituen eta emakumearen aurkako delituen artean lotura dagoela.

Genero biolentzia da mugarik nonahikoena da, baina gutxien aipatzen dena ingurugiroaren aldeko borrokan. Horregatik, ezinbestekoa da begiak ireki eta arreta gehiago jartzea arazo honi. Ikerketan zehar hamaika kasu ezagutu zituzten ikertzaileek genero biolentzia eta baliabideak eskuratzeko lehiari buruzkoak.

Adibide horietako bat Asiako hego-ekialdean eta ekialdeko Afrikan aurkitzen dira. Bertako arrantzaleek arraina saltzen diete emakumeei baldin eta eurekin harreman sexualak edukitzen badituzte. Biolentzia kasu anitz daude ingurugiroaren aldeko aktibista emakumeen aurka ere. Kasu hauetan, erasotzaileek biolentzia sexuala erabiltzen dute emakume hauek erreprimitzeko eta komunitatearen barruan duten indarra gutxitzeko. Txostenak adierazten du ikerketa ugari daudela aldaketa klimatikoaren inguruan, baina genero biolentziarekin lotura egin eta joera hau deuseztatzeko irtenbideak ematen dituzten txostenak urriak direla.

Klima-aldaketak baliabide urritasuna dakar, muturreko beroa, lehorteak, uholdeak... Munduko txoko gehienetan emakumea jada desabantailan dago. Klimagatik sortu diren muturreko egoera hauek zaurgarritasun handiagoan uzten dute emakumeengan.

Adibidez, klimagatik komunitate ezberdinetan zailtasunak sortu direnean, joera oso gazte ezkontzearena da. Mundu mailan uste da 12 milioi neskatxa behartuak izan direla ezkontzera desastre natural baten ondoren.

Emakume eta haur hauek gainera ura edo egurrak aurkitzea bezalako ardura pisutsuak dituzte, baliabide horiek geroz eta urriagoak diren guneetan. Hori dela eta, biolentzia jasate arrisku handiagoa dute. Honen aurrean, aktibista askok salatu dute gobernuei klima-aldaketaren ondorio hauen aurrean beste aldera begiratzea.

Hori dela eta, zenbait gobernu hasi dira ingurugiroa babesteko politiketan emakume eta haurrenganako babesa ere kontuan hartzen. Gainera, ikerketak gogorarazten du genero ezberdintasunei aurre egiteko bide horretan klima-aldaketari buelta emateko aukera berriak sortu daitezkeela emakumea ahaldunduz.

Izan ere, klima-aldaketak emakumearen aurkako biolentzia dakarren bezala, emakumearen parte-hartzeak irtenbide sortzaile eta jasangarriak ekar ditzake ingurugiroaren narriadura etengabe honen aurrean. Hala egingo ez balitz, emakumea kontuan hartu gabe klima-aldaketari irtenbidea jartzen saiatzen den bidearen azken helmuga porrota izango da, guztion beharra baitu larrialdi klimatikoak.