Ingurugiroa zaintzeko 5 bainujantzi

Uda honetan, modu jasangarrian bainatu zaitez!

Gezurra badirudi ere (non da eguzkia?) Uda geroz eta gertuago dago. Aste honetan sartuko gara ekainean (nola pasa da denbora horren azkar?) eta horrekin batera, hondartza denboraldia irekiko dute. Eta gu, bainujantzirik gabe!

 

Uda honetan modu jasangarrian bainatzeko proposamena luzatzen dizugu. Bazenekien geroz eta marka gehiagok sortzen dutela ingurugiroa errespetatzen duten arropa? Artikulu honetan, modu jasangarrian ekoizten duten bost etxeren adibideak ekarri dizkizugu:

 

1) Bella Lola: Dena toki berean egiten dute, 0 km-ko produkzioa da. Gainera, webean adierazten dutenez, benetako emakumeei zuzendutako bikiniak egiten dituzte, hau da, neurri guztietakoak!

 

 

2) Barsun: Ekoizpen etikoaren, lokalaren eta kalitatezkoaren aldeko apustu sendoa egun du etxe honek. Fast Fashion bai, baina modu jasangarrian posible den guztietan. Eta gainera, diseinu dibertigarriekin!

 

 

3) Two Thirds: Munduaren bi heren urez estalita daude, eta hortik atera dute ekoizle hauek beren markaren izena. Gainera, #weareocean traola zabaldu dute, itsasoa babestearen aldeko kanpaina eginez. Arropa erabat jasangarria ekoizten dute.

 

 

4) Patagonia: Zuzenean ekologismoaren aktibistak dira marka honetako arduradunak. Gizon zein emakumeentzako arropa sortzen dute, eta etekinak kausa ekologikoetara bideratzen dituzte guztiz.

 

 

 

5) Now_Then: Tela ekologiko zein birziklatuak erabiltzen dituzte beren arropak egiteko, eta birziklapena bultzatzen dute.

 

 

Hauek bost adibide besterik ez dira, baina merkatuan geroz eta gehiago dira ingurugiroa zainduz ekoizten duten enpresak!