Informatika non-stop, Tolosan
Hilaren 18tik 20ra izango da, Tolosako Usabal kiroldegian. Ohi bezala, ekimenak hainbat atal izango ditu, hala nola, arte digitala, software librea, bideo jokoak
Hitzaldiak, tailerrak eta lehiaketak egingo dituzte goiz, arratsaldez eta gauez.
Kableak nonahi, aurikularrak, beste hamaika gailu eta ordenagailuak noski. 400 bat informatika zalerentzako tokia egongo da Tolosako Udalaren eta Euskalamiga elkartearen ekimenez antolatutako topaketan. Bosgarren urtez egingo dute.
Bestalde, udaran Bilboko Euskal Encounterraren txanda izango da BECen, uztailaren 22tik 25era-.