Independentzia Eguna Hernanin
Urriaren 25ean Hernanin ospatuko den Independentzia egunean parte hartzeko deia egin dute gazte independentistek. Prestatutako egitarauari erreparatuta, ez dirudi aspertzeko tarte handirik izango denik. Izan ere, 11:00etan emango zaio hasiera egunari eta goizeko ordu txikitan amaiera.
Segidan duzue egitaraua:
11:00etatik aurrera Herriko txistulari, trikitilari eta albokariak ibiliko dira kalean.
12:00etan txupinazoa eta Independentzia egunaren hasiera. Ondoren Kale animazioa eta bertso poteoa.
14:00etan sagardotegia. Menua: Sagardoa, tortillak eta haragia. Barazkijaleentzat menu berezia izango da. Bazkalostean Independentziaren aldeko sokatira txapelketako finala
19:00etan "Etorkizuna Independentzia!" kalejira
20:00etan ekitaldi politikoa Txantxillako karpa handian
22:00etatik aurrera kontzertua: Betagarri, Anestesia, Ken 7, Neguri Gorriak, Amaiur eta DJ Bull (03:00ak arte Txantxillako karpa txikian)
Egun osoan zehar Txoznak eta bokatak izango dira Hernaniko Tilosen
Informazio gehiago www.independentziaeguna.net atarian.