Independent Music Awards saria Berri Txarraken "Folklore" abestiarentzat
Vox Populi publikoaren saria irabazi du talde nafarrak, punk abesti onenari dagokion atalean.
Mundu osoko 57.000 entzule inguruk eman dute botoa Independent Music Awards sarietako sail bakoitzeko bost izendatuen artetik bat aukeratzeko.
Punk abesti onenaren atalean, Berri Txarrak Lekunberriko taldearen Foklore abestia zen izendatuetako bat eta, hain justu, Payola diskoko abesti hori da publikoaren ustez bere saileko onena.
Sona handiko sariak dira eta aurtengoa 10. Edizioa izan da. Epaimahaia, besteak beste, Tom Waits-ek, Suzzane Vega-k eta Ozzy Osbournek osatu dute.