Indarkeria aurrekariak dituzten erabiltzaileen berri emango du Tinder-ek

Tinder-en erabiltzaile fitxa betetzerakoan izen bat eta telefono zenbaki bat eskatuko dira. Ondoren, datu horiek, indarkeria jokabideak izan dituztenen erregistro digital batekin alderatuko ditu ziten aplikazio ezagunak. Bertan, mila milioi izen baino gehiago daude.

Oraingoz, eguneraketa hau Estatu Batuetan bakarrik aplikatuko da. Honela, erabiltzaileei bestearen indarkeria historialaren berri izateko aukera eskainiko zaie. Datu hau eskuratzeko, erabiltzaileak nahikoa izango du bestearen izena eta telefono zenbakia bilatzaile batean idaztea. Bilatutako erabiltzaileak indarkeria aurrekariak balitu, berehala azalduko litzateke bere fitxa. 

Kasu horietan, indarkeria aurrekariak dituzten erabiltzaileak atzematen direnetan, Tinder-i abisua pasatzeko aukera dago, honek profil hori ezabatu dezan. Honekin batera, laguntza psikologikoaren inguruko informazioa ere eskaintzen du aplikazioak, bere erabiltzaileek tratu-txar egoera baten aurrean nola jokatu informatzeko.

Hori bai, aplikazio ezagunak, indarkeria aurrekariak ezagutzeko, eguneko bi aukera baino ez ditu uzten doan. Hirugarren bilaketa bat egin nahi balitz zerbitzuak 2,50 dolarreko kostua izango luke bilaketa bakoitzeko.