Inch’Allah
Chloe ginekologo kanadiarrak emakume palestinar errefuxiatuak artatzen ditu Zisjordanian. Egunero Israelek ezarritako kontrol puntuak igarotzen ditu eta alde bateko zein besteko jendearen egoera ulertzen saiatzen da. Israelek gizarte zibilaren aurkako erasoak areagotzen dituenean, baina, alde batekoekin ala bestekoekin lerratu erabaki beharko du. Albistegietan ikusten denaz haratago jakin nahi dutenentzako filma.