"Inception", Nolanen proposamen berria
Misterio hutsa da Christopher Nolan zinemagileak errodatutako pelikula berriaren inguruko guzti-guztia. Informaziorik ez dago, kasik. Antza, zientzia-fikzioa eta thriller iluna gurutzatzen dira Inception uherrean. Hilketa baten lekuko izan den enpresaburu baten rola jokatzen du bertan Leonardo Di Capriok. Haren ondoan, besteak beste, Marion Cotillard eta Ellen Page topa ditzakegu. 2010eko uztailaren 16an estreinatuko dute Memento (2000) apartaren egilearen film berria.