Iñaki Gurrutxaga: Jainkorik ez da existitzen
Oriotar honek bizitza osoa darama bertsotan. Horrez gain trikitia jotzen du, gitarra ere bai, txirrindulari amorratua da, abestiak idatzi ditu Gozategi bezalako taldeentzat
Iñaki Gurrutxaga "Gurru" duzue, 4x4 trakziodun sortzailea.
Pertsona zintzoak zerura omen doaz, zu... Irentsitako psikotropikoaren arabekoa da hori.
Ligatzeko inoiz huts egiten ez duen bertso bukaera. Errepikarik ez daukan doinua izaten du, lehenengoan ulertzen da.
Inoiz esan dizuten gauzarik politena. Eta zatarrena... Politena,dexentetan entzuna, baina momentuaren arabera aurrera jarraitzekoindarra ematen duena: Hik baliyo dek!. Itsusiena? Beste askotanesaten den esaldi gorrotagarria: ez zara batere aldatu!. Zertarakobizi gara orduan, etengabe aldatzeko ez bada?
Gorroto duzu. Bere buruarekin errazegi errukitzen den jendea.
Atsegin duzu. Kefirra, gosaltzen. Eguna bizi-bizi hasteko.
Medikuak bizioak uzteko agindua eman dit. Partikularretik ibiltzeko ez dugu nahikoa irabazten...
Filma: Amores perros (Alejandro Gonzalez Iñarritu). Liburua: La familiaWapshot (John Cheever), Abestia: Radau (God is an astronaut). Diskoa:Argia eta itzala (Piztiak). Taldea: El corazon del Sapo.
Poltsikoan beti daramazu: eskua.
Zure txoko maitea. Oriotik Igeldora bitarteko kosta.
Ajeari aurre egiteko formula perfektua... Jainkorik ez da existitzen.
Ikustezina izateko boterea bazenu... Betaurrekoek salatuko nindukete.
Ilargira zer gabe ez zinateke joango? Noizean behin,lurrera itzultzeko asmorik gabe ez nintzateke irten ere egingo, seguru.