In Homor and Sadness

Norma Jean, The Chariot… eta orain, hizkiak alde batera utzi ondoren, bikote moduan sortu dute proiektu berria Josh Scoginek eta Michael McCellan-ek zenbakiak erabilita: 68. Chaotic hardcore bezala etiketatu dute, At the Drive-In eta Sex Pistols artean dagoela irakurri dut hortik… Interneten dabiltzan musika adituek ere ez dakite zein zakutan sartu behar duten proposamen hau. Triku bat bezain maitagarria da. Aurtengo aurkikuntzetatik indartsuena dela esango nuke; harrigarria distortsioa zeinen atsegina suerta daitekeen.