Iluntasunean, ikara
%19 dira beren herri edo auzoan gauez ibiltzeak beldurtzen dituela aitortzen duten 15 eta 29 urte bitarteko gazte euskaldunak. Nesken kasuan, indizeak gora egiten du %32raino, sexu eraso, hitzezko eraso, lapurreta eta larderia kasuen beldur baitira, eta mutilenean %7ra jaisten da. Aldiz, 10.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan segurtasun pertzepzioa handiagoa da. Halaxe azaleratu du Gazteen Euskal Behatokiak indarkeria sexistaren inguruan argitaratutako ikerketak.