Ilunabarra baino lehen?
Before Sunrise (1995) sotilean aurkeztu zizkigun Richard Linklater zuzendari estatubatuarrak Celine eta Jesse. Vienan trenetik jaitsi eta egun bakar bat izan zuten elkar ezagutzeko eta maitemintzeko. Bederatzi urte geroago elkartu ziren berriz, Parisen, Before Sunset (2004) helduagoan. Eta badirudi hirugarren aukera bat izango dutela. Linklater gidoia idazten ari da, eta July Delpyk eta Ethan Hawkek baiezkoa eman bezain laster hasiko dira ekoizpen aurreko lanak. Izenburua zein izango den apustu egin nahi?