Ileak uretan

Inasek karrerako azken azterketa egin du Madrilen, eta etxera itzuli da, ama hil baitzaio. Haren gauzak begiratzen ari dela, aitaren eta amaren bi koaderno topatuko ditu. Orduan jakingo du Gerra Zibilaren garaian aitak kartzelan bizitakoa, eta baita nola hil zen ere. Amaren aita garai bertsuan aberastu zela irakurriko du, eta ikasketak haren diruari esker egin dituela; horretaz gain, herentzia ere utzi dio aitonak. Inasen etorkizuneko bizitza eta aitari eta amari gertatutakoaren pasarteak tartekatuko ditu kontakizunean Penadesek.