Ilargi-harriak saldu nahian
Ameriketako Estatu Batuetan emakume bat atxilotu dute ilargiko harri bat 1,7 milioi dolarren truke saltzen saiatzea leporatuta. Poliziak ez du bere identitatea publiko egin baina, antza, emakumeak NASAko Lake Elsinore zientzialariari harria eskaini zionean atzeman zuten, ezkutuko operazio baten baitan. Ditxosozko harria errekuperatu dute, baina oraindik ez dute egiazkoa denik frogatu. Ilargi-harriak altxor nazionalak dira AEBetan, eta delitua da hauek saltzea.