Ilargiak 16 mila milioi pertsonarentzat nahikoa oxigeno du

Ilargian 16 mila milioi pertsonentzat oxigenoa dago 50 mila urtetarako. Gakoa regolitoan dago NASAk dionez.

Espazioko esplorazioak direla eta, apurka gizadiak gure inguruko planeten informazio gehiago eskuratu du. Zientzia fikzio istorioetan gainera, hamaika aldiz hitz egin da beste planetak konkistatzeari buruz. Bada, dirudienez, Ilargia ez litzateke aukera txarra oxigeno kopuruari dagokionez. NASAren programa berri batek ziurtatzen du gure sateliteak 16 mila milioi pertsonarentzat oxigeno nahikoa duela 50 mila urtetarako. 

Planeta bakoitzak baldintza atmosferiko erabat ezberdinak ditu. Marteko atmosfera, adibidez, oso arina da eta noizbait emankorra izan zela uste badute ere, gaur egun dioxido karbonoz, nitrogenoz eta argonez osatua dago. Hau da, erabat toxikoa litzateke Lurreko bizidunontzat. Ilargiak, ordea, atmosfera oso argala du eta bere elementu nagusia hidrogenoa da. Oxigeno kantitate handiak ere baditu gure sateliteak, nahiz eta ez ohituta gauden moduan. 

Ilargiko atmosferak beraz, ez liguke nahikoa oxigeno eskainiko, bai ordea honen lurrak. Regolito bezala ezagutzen den Ilargiko lur geruzak oxigeno kantitate ugariak gordetzen ditu bere baitan. Lur harritsu honen %45a oxigenoak osatzen du eta nahikoa kopuru du 16 mila milioi pertsonari oxigenoa eskaintzeko 50.000 urtetan zehar, gutxienez. Baina bat dago ordea: Gizakiok oxigenoa gas moduan arnasten dugu. 

NASAk eta Australiako Agentziak Espazialak rover bat bidaltzearen akordioa itxi dute. Helburua Ilargiko harri hauek biltzea da, bertatik oxigenoa eskuratzeko helburuz. Ikerketa hau martxan jarri arte denbora pasako bada ere, emaitzek espazioko esplorazioa betiko aldatu lezakete; Ilargian bizitzearen ideia errealago bilakatuko litzateke gizakiarentzat
.