Ilargi musikariak Bilbon kontzertua joko du ostiralean

2022an kaleratutako 'Beldurrarekin dantzan' laneko kantuak erakutsiko ditu.

Artista lezoarrak Bilboko Cotton Clubean emango du emanaldia ostiralean, 20:30ean. Beldurrarekin dantzan bigarren diskoko kantuak joko ditu batez ere, indie pop elektroniko estilokoak. 

Beldurrarekin dantzan diskoa, beldurrari eta beldurrak gure zirkunstantzian duen eraginari buruzkoa da. "Beldurretan arakatu, zikindu, jolastu eta dantzatuz hartu du forma proiektuak. Prozesuan, beldur batzuek hegan egin dute, beste beldur batzuei lekua uzteko. Egunero, beti, beldurrarekin dantzan", azaldu du musikariak. Txotxongilo kantuaren bideoklipa urrian estreinatu zuen, eta Gaztea Maketa Lehiaketan finalista gai gisa aukera dute. Singleak botereaz abusatzen duen antzerki zuzendari baten istorioa kontatzen du. Ilargi Arrizabalaga eta Gerri Cruz dira protagonista benetako gertaeretan oinarritutako istorio honetan.

Zuzenekoetan, Ilargi bi musikarirekin igotzen da oholtzara, Mikel Zubiria bateria-jotzaile eta perkusionista errenteriarra eta Manu Moro gitarrista hernaniarra. Taldeak emozio eta introspekzio bidai batera garraiatu nahi du publikoa, diskoko abestien bitartez. Zuzenekoan zehar musika lagunduko duten antzerki elementuak agertuko dira. 

Ilargik 2021ean kaleratu zuen lehen diskoa, Killasisa, pop eta pop-rock estilokoa. Beldurrarekin dantzan bigarren lana, berriz, 2022ko abenduan atera zuen, Pablo Novoak egindako moldaketekin eta Haritz Harreguyik ekoitzia. Gaur egun, Arte Dramatikoko ikasketak bukatu berri ditu Dantzertin.