Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko diru-laguntza jarri du martxan Gasteizko Udalak
Ia 120.000 euro bideratuko dituzte.
Zinea.eus atariak aurreratu duenez, Gasteizko Udalak ia 120 mila euroko diru-laguntza bideratuko du ikus-entzunezko proiektuak garatzeko. Halaxe ebatzi dute; martxoan egindako II. Tokiko Gobernu Batzarrean onetsi zituzten deialdiaren oinarriak eta 100.000 euroko aurrekontua, baina urriaren 23an zuzkidura ekonomikoa 17.738 eurora handitzea onetsi zuten, eta hala, hamalau proiektu babestea adostu dute azkenik.
Gutxieneko puntuazioa lortu duten egitasmoen artean daude Almanaka, ¡Qué blanco era mi valle!, Lola, Contador, Aventura en la tormenta, Muerte en Amara eta El mal, ikus-entzunezkoen proiektuen garapenerako diru-laguntzak atalean. Film laburrei dagokienean, bost dira proposamenak, hala nola, Txotxongiloa, Influencer, Hacia la niebla, Lugar de nacimiento eta La colcha y la madre; eta gidoien atalean, azkenik, bi: Gaua gauekoentzat eta Bajo el mismo sol.
3.814 eurokoa da proiektu batek jasotako gutxieneko laguntza, eta gehienak 5.000 (gidoien sorkuntzaren kasuan) eta 10.000 (proiektuen erdiak) euro artean jaso dituzte filmak garatu ahal izateko.