Ikerketa proiektu bat eta Gradu Amaierako Lan bat saritzeko deialdia egin du Bertsozale Elkarteak

Urriaren 18ra arte bidal daitezke bertsolaritza ikergai duten proiektuak edo lanak.

EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak Ikerketa Proiektu Sari bat eta GRAL Sari bat banatuko dituzte. Ikerketa Proiektu Saria oraindik egin gabeko ikerketentzat da; hau da, epaimahaiak deialdira aurkeztutako proposamenen artean aproposena iruditzen zaiona aukeratuko du eta hori urtebeteko epean gauzatzeko 2.500 euroko dirulaguntza jasoko du ikertzaileak.

GRAL Saria, berriz, jada amaituta eta defentsa egina duten Gradu Amaierako Lanentzat da. 2019-2020, 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan defentsa egina duten Gradu Amaierako Lanak onartuko dira. Lan aukeratuaren ikertzaileak 600 euroko saria eskuratuko du.

Bi kasuetan bertsolaritza izan beharko da ikergai nagusia baina edozein jakintza alorretatik abiatuta: antropologia, robotika, hizkuntzalaritza...

Urriaren 18ra arte bidal daitezke proiektu eta lanak.