Ikerketa berri baten arabera OnlyFans plataformaren erabilerak konfiantza eta hezkuntza sexuala hobetzen ditu
OnlyFans plataformaren erabiltzaileen gehiengoak uste du euren konfiantza sexuala hazteko erabilgarri suertatu zaiela, baita jarduera sexualaren eta sexualitatearen inguruko jakintza gehiago eskuratzeko ere. Ikerketa Sexuality & Culture aldizkarian argitaratu da.
Jakingo duzun bezala, OnlyFans harpidetza bidezko plataforma da. Sotzaileei, euren zaleek, sortzen duten edukiarengandik emandakoarekin dirua irabazteko aukera eskaintzen die. Bertan eduki esklusiboa aurki daiteke, hala nola bideoak, argazkiak eta zuzenekoak. Helduei zuzendutako edukia izan ohi da gehienetan.
Ikerketa berri honen autoreek OnlyFans-ek erabiltzaileen bizitza sexualean eta ikasketan izan ditzakeen eraginak aztertzea zuen helburu. Horretarako plataforma erabiltzen zuten 425 pertsonari galdetegia pasa zitzaien. Erabiltzaile hauek aitortu zuten plataforma helburu sexualak asetzeko erabiltzen zutela. Galdetegia pasa zitzaienen batez besteko adin-tartea 37 urtekoa zen. %47a gizonezko bezala identifikatu zen eta %46a emakumezko bezala. Parte-hartzaileen gehienak (%80.9) heterosexual bezala identifikatu ziren. Emaitzen arabera, gehiengoak baieztatu zuen OnlyFans-en erabilerak praktika sexualei buruz zerbait berria ikasten lagundu ziela, baita norbere lehentasun sexualak ezagutzen ere edo osasun sexualari buruzko informazio berria eskuratzen.
Parte-hartzaileen %41ak azaldu zuen, plataforma erabili ostean jarduera berriak probatu zituela, adibidez jostailuen erabilera. Aldiz, %6.8ak bakarrik onartu zuen ez zuela ezer berririk probatu OnlyFans erabili ondoren. Gainera, zenbat eta gehiago ikasi, OnlyFans-eko erabiltzaileek, modu baikorrean hautematen zuten plataformaren eragina euren bizitza sexualetan.
Ikertzaileek, jaurtitako galdera ireki baten erantzunak ere aztertu zituzten: Zer gauza berri ikasi dituzu OnlyFans erabiltzean praktika sexualei buruz, harremanei buruz, zure buruarekiko komunikazioari buruz, zure lehentasun pertsonalei buruz edo osasun sexualari buruz?
Parte-hartzaileek funtzionamendu sexualean hobekuntzak nabaritu zituztela informatu zuten, euren esperientziak eta erakarpen sexualak zabalduz. Harremanek ere hobera egi zutela ziurtatzen zuten, komunikazio hobea dela eta. Gainera konfiantza sexuala gehitu zitzaien.
Ikerketaren arduradunek onartu dute ikerketak bere mugak izan dituela laginaren ezaugarrietan eta galdera kopuruan. "Zenbait galdera interesgarri egin gabe geratu dira etorkizuneko ikerketentzat" idatzi dute ikertzaileek. Horien artean daude OnlyFans-eko lagile sexualek nola hautematen duten plataforma eta eurak ere ikaskuntzak eskuratzen dituzten ala ez.