Ikerketa berri baten arabera munduak %100 energia berriztagarriarekin funtzionatu lezake
Gainera egin beharreko inbertsioa sei urtetan berreskuratuko litzateke.
Energia eta erregaien kostua maximo historikoetan dagoen honetan, errentagarriak diren irtenbideak bilatzen ditu munduak petrolioa eta gasa atzean uzteko.
Stanford Unibertsitateak burututako ikerketa berri batek baieztatzen du beharbada, energia berriztagarrietara igarotzea, ez dela uste duguna bezain zaila.
145 herrialde aztertu ondoren, ikertzaileek baieztatzen dute energia garbietara aldaketak ez dituela itzalaldiak sortuko, ez eta prezioak igoko ere. Ikerketaren arabera aurkakoa gertatuko litzateke, prezioak berehala jaitsiko lirateke eta hastapeneko kostu guztiak sei urtetan amortizatuko lirateke. Ikerketa Mark Z. Jacobson, Standford Unibertsitateko ingurumen irakasleak zuzendua izan da.
Izan ere, egun herrialde gehienek erabiltzen dituzten energiak funtzionatzeko bakarrik energia ugari xahutzen dute. Energia garbi eta berriztagarrietara igarotzean, Jacobsonek baieztatzen du, energiaren erabilera, mundu osoan, %56 murriztuko litzatekeela berehala.
Albiste onak ez dira hemen amaitzen. Energia garbi eta berriztagarridun sistemak urtean %63 energia gutxiago xahutzen du. Esan gabe doa, energia garbiak osasunarentzat ere onurak dakartzala, kutsadura murriztuko litzateke eta.
145 herrialdetako energia sistemak eguneratzeko 62 bilioi dolar beharko direla kalkulatzen da. Energia berriztagarrietara aldaketa egin ostean, ordea, urtero 11 bilioi dolar aurreztuko lirateke uretan. Honela, hastapeneko kostuak, soilik, sei urtetan berreskuratuko lirateke, beti ere herrialdeak aldaketa egiteko prest baleude.
Jacobson eta bere taldeak uste du munduak %100 energia berriztagarriekin funtzionatu dezakeela 2035. urtea baino lehen, eta ezinbestekoa dela 2050. urtea baino lehen egitea aldaketa.
