Ikerketa berri baten arabera LSDa tratamendu eraginkorra da antsietatearentzat
LSDa 40. hamarkadatik droga psikodeliko moduan ezagutzen da. Berriki burutu den ikerketa batek, ordea, beste erabilera bat ere aurkitu dio.
Dirudienez eraginkorra da antsietatea duten pazienteengan. Ikerketan ia 200 subjektu aztertu ziren eta aurkitu dutenez LSDa oinarri duen sendagai batek modu esanguratsuan hobetu zuen parte-hartzaileen antsietate orokorraren nahastea.
MindMed erakundeak LSDarekin egindako entsegu klinikoan erabilitako sendagaia MM-120 izenez ezagutzen da eta 2022ko abuztuan hasi zen ikerketa. Ordutik proba ugari egin dira eta momentu honetan, ikerketak ziurtatzen du LSDa eraginkorra dela antsietatea baretzeko. Daniel Karlin, MindMederakundeko medikuak ez du dudarik: “Antsietate orokorraren nahastea ohiko gaixotasuna da eta narriadura esanguratsua du milioika pertsonengan. Industria farmazeutikoak entzungor egin dio antsietatearen nahasteari azken hamarkadetan, ez baita erraza irtenbide bat ematea. Entseguan LSDa erabiliz aurrerapen itxaropentsuak behatu ditugu”.
Entsegu klinikorako, ikertzaileek 189 parte-hartzaile bildu zituzten, guztiak antsietate orokorraren nahastearen diagnostiko psikiatrikoarekin. Auzaz MM-120 deitu diotenaren dosi bat ezarri zitzaien. Dosiak ezberdinak izan zitezkeen (25, 50, 100 edo 200 mikrogramo) edo plazeboa. Dosi bakar hori ikuskatutako ingurune kliniko batean ezarri zen inongo esku-hartze terapeutiko gehigarririk gabe. Ikerketaren helburu nagusia dosi ezberdinen arteko ezberdintasuna zehaztea zen plazeboarekin alderatuta.
Ikerketak bere xede nagusia bete egin zuen eta frogatu du hobekuntza esanguratsua behatu daitekeela lau astetara. Ikusi zenaren arabera jarduera klinikoa azkarra eta irakunkorra da tratamenduaren bigarren egunetik aurrera. Dosirik altuenak jaso zituzten parte-hartzaileek hobekuntzak esanguratsua esperimentatu zuten lau asteren ostean ere. Oro har, MM-120a ondo toleratua izan zen eta eduki zitzakeen albo-kalteak irangakorrak izan ziren.
Emaitza positibo hauen ostean, erakundeak ikerketarekin jarraitzeko asmoa du, sendagaiaren potentzial guztia ezagutzeko helburuz. Gainera, antsietatearen tratamenduan sakontzeaz gain, arreta gabeziaren defizita duten pertsonengan ere eraginkorra ote litzatekeen frogatu nahi dute.