Ikerketa bateko hipotesiaren arabera simulazio batean bizi gara

Hipotesia egia balitz, unibertso osoa eraikitako simulazio bat litzateke.

Platonen kobazuloaren mitotik Matrix-eraino. Gure irudimen sozialean beti egon da “amets” edo “simulazio” batean bizi garenaren ideia. Oraintxe bizitzen ari garen guztia giza fikzio edo fikzio digital modu bat baino ez denaren aukeraz asko hitz egin da. Fikzio honek harrapatuta gauzka eta “benetako” mundutik urruntzen gaitu. Orain, Fisikako Institutu Amerikarrak egindako ikerketak duda hori berpiztu du. Bere ondorioak AIP Advances aldizkarian argitaratu ditu.

Ikerketaren zuzendaria Melvin M. Vopson izan da eta proposatzen duenaren arabera, lege fisiko berri batek simulazio batean murgildua gaudenaren ideia babestuko luke. Vopson infodinamikaren bigarren legean oinarritzen da, zehazki entropian. Entropiak sistema batean dagoen desordena maila neurtzeko balio du eta infodinamikaren kasuan transmititzen den informazio kopurua neurtzeko da baliagarria. Honela, infodinamikaren bigarren legeak informazioaren entropia denboran zehar konstante mantendu edo denborarekin murrizten den sistema batean egon behar duela deskribatzen du. Vopson-en arabera, lege honek bigarren entropia bat iradokitzen du unibertso simulatuan sortutako jazoerak orekatzeko. Beraz, bi sistema leudeke.

Vopsonek erabiltzen duen azalpen sinplea honakoa da: kafe katilu bero bat mahai gainean uzten denean, noizbait oreka termiko bat eskuratzen du inguruarekin, hau da, bere entropia gorenekoa da eta energia minimoa. Prozesu honek ondo ilustratzen du infodinamikaren bigarren legeak nola eragiten duten sistema fisikoetan eta informazio sistemetan. Izan ere, katilua hozten bada (sistema bat) mahai bat eta ingurune bat (bigarren sistema) dagoelako da. Vopson-en ustez, ziurrenik gu lehenengo entropian biziko ginateke, bigarrenak erregulatzen duen horretan.

Vopson-en ikerketa adarkatzen berri bat gehitu dio Matrix-en imajinarioari. Bere hipotesia egiazkoa balitz, orduan unibertso osoa informatikako programa batek simulatutako eraikuntza bat litzateke, bere fisikako lege eta fenomeno guztiekin.