Ikerketa baten esanetan beste pertsonen izerdiaren usainak antsietate soziala tratatzen lagundu lezake
Ikertzaileek frogatu du giza izerdiaren seinaleak iristen zitzaizkien bitartean terapia bat jarraitzen ari ziren pazienteengan antsietate soziala murriztu egiten zela.
Europar ikertzaile taldeak frogatu du izerditik eratorritako giza usainak buru-osasuneko zenbait tratamendutan erabiltzea onuragarria dela.
Hain justu, frogatu dute antsietate soziala murriztu egiten dela giza izerdiaren seinaleak iristen zitzaizkien bitartean terapia bat jarraitzen ari diren pazienteen artean. Izerdia besapeetakoa da eta boluntarioen bitartez eskuratu zuten.
Elisa Vigna, Stockholmeko Karonlinska Institutuko ikertzailea da ikerketa bitxi honen burua eta bere emaitzak Europar Psikiatria Kongresuan aurkeztu ditu. "Gure gogo-aldarteak izerdian molekula batzuk sortzen ditu eta hartzaileengan emozio horiek berak sortzen ditu. Gure emaitzek erakutsi dute izerdiaren eta terapiaren arteko konbinaketak antsietate soziala modu eraginkorragoan murrizten duela", nabarmendu du.
Antsietate soziala ohiko nahastea da. Pertsona hauek gehiegizko kezka azaltzen du egoera sozialetan parte-hartzerakoan. Honek dituzten elkarrekintzetan eragina izan lezake, adibidez lanean edo lagunartean, baina baita erosketak egiterakoan edo oporretara joaterakoan. Bizitza normal bat egiteko muga izan liteke, besteekin izaten ditugun harreman guztiek gehiegizko kezka sortzen baitute.
Ikerketa honetan behatu da boluntarioetatik hartutako izerdiak nahaste hau pairatzen zituzten pazienteak lasaitzen zituela antsietate sozialaren aurkako terapia batekin konbinatuz.
Izerdi-laginak eskuratzeko boluntarioek pelikula motzak behatu zituzten. Pelikulak sortutako emozio zehatzetan hartu ziren laginak: beldurra edo zoriontasuna… ikusteko, emozio ezberdinek ondorio ezberdinak ote zituzten tratamenduan.
Behatu zen izerdia jasotzerakoan pertsonek zuten gogo-aldarteak ez zuela eraginik tratamenduaren emaitzetan. Guztietan emaitza onuragarria eskuratu ziren. Uste denaren arabera, beste pertsona baten presentzia bera nabaritzea nahikoa da tratamenduak efektu onuragarriak izateko.
Argi dagoena da, giza izerdia konplexua dela eta aldagai asko dituela, informazio ugari garraiatzen duela… eta oro har, bere usaiana ez bazaigu oso erakargarria suertatzen ere, bere alde positiboak dituela.