Ikerketa baten arabera pasta jateak zoriontasuna eragiten du
Pasta jateak zoriontsu egiten gaituela frogatu du ikerketa zientifiko batek.
Pasta oso elikagai famatua da mundu osoan eta gutxi izango dira berau jaten gozatzen ez dutenak. Hain da horrela, Italian Food Union-ek burututako ikerketa berri batek pasta jateak zoriontsuago egiten gaituela ondorioztatu du. Karbohidratoek endorfinak estimulatzen dituztela zientifikoki frogatua geratu da ikerketa honekin.
Hormona hauek, —endorfinak—, “zoriontasunaren hormona” bezala ere ezagunak dira. Hauek estimulatzean mina arintzen da eta ongizate sentsazioa zabaldu. Pasta jatea beraz, gure abesti gustukoenak eragiten digun sentsazioaren antzekoa sortzen digu. Hain zuzen, pasta jaten dugunean zoriontsu garenean egiten ditugun aurpegi keinuen %75 egiten omen ditugu, edo beste modu batera esanda: pasta jateak irribarrea ateratzen digu.
Gainera, behatu dute kirola egin ostean baino zoriontsuago sentitu ohi garela pasta jaten dugun bitartean. Ariketa fisikoa egiten dugunean ere endorfinak askatzen ditugu eta horregatik sentitzen dugu estresa eta antsietatea arintzen zaizkigula. Kirolarekin serotonina ere askatzen dugu, lasaitasun sentimendua zabalduz gorputz osora eta loa hobetuz. Hau guztia ere gertatzen da pasta jaten dugunean. Triptofanoaren bitartez egiten dugu, aminoazido honek serotonina jariatzen du eta gure gogo-aldartea orekatzen du.
Jaten dugun pasta integrala bada gainera, gure muskuluak are eta zoriontsuago egongo dira. Pasta integralak B taldeko bitamina gehiago ditu eta hauek gure muskuluak erlaxatzen dituzte.