Ikerketa baten arabera, pantaila aurrean denbora asko igarotzeak jokabide suizidak eragin ditzake nerabeetan

Torontoko (Kanada) eta Kaliforniako (AEB) unibertsitateetako ikertzaileek ohartarazi zuten haurtzaroan zehar pantaila aurrean denbora gehiegi igarotzean jokabide suizidak eragin ditzakeela ondorengo bizitzako etapetan.

Ondorio honetara iristeko, ikerketak 9-11 urte bitarteko gazteak aztertu zituen eta frogatu zuten ordubete baino gehiagoz pantailen aurrean jolasteak, bideoak ikusteak, mezuak bidaltzeak edo txateatzeak bere buruaz beste egiteko arriskua %9 igotzen zuela. 

Suizida jokabideari dagokionez, ikertzaileek hainbat motatako pentsamendu suizidak aztertu zituzten (adibidez, pentsamendu orokorrak, zehatzak, plan bat zutenak). Pantailaren erabilerak isolamendu sozialak ekarl ezake, jazapren zibernetkoa eta loaren etetea, eta hauek osasun mentala narriatu lezakete, dio Jason Nagata, ikerketaren buruak. Besteekiko lotura zuzena, jarduera fisikoa edo loa pantailagatik ordezkatzen diren momentu estra guztiak kaltegarriak izan litezke, azaltzen du ikertzaileak. 

Nagata eta bere taldeak 9-11 urte bitarteko 11.500 haurren datuak aztertu zituzten. Ikerketa, nagusiki, pandemiaren aurretik burutu zen, baina eskuratutako ondorioak bereziki esanguratsuak dira orain, nerabeen osasun mentala, covid-krisian zehar, narriatu den honetan, azpimarratzen dute txostenean. 

Dena den, norbere buruaz beste egitea nerabeen artean bigarren heriotza kausa nagusia bada ere, ikertzaileek gailu elektronikoek izan ditzaketen onurak ere nabarmendu nahi izan dituzte. Pantaila aurrean igarotzen den denborak hezkuntzan eta sozializatzen lagundu lezake, baina gurasoak gehiegikeriak mugatu behar dituzte kaltegarriak izatera iritsi ez daitezen. Erregulartasunez hitz egin behar duten euren haurrekin gailu elektronikoen erabileraren inguruan eta euren jokabideak ereduzkoa izan behar du, azpimarratzen du Nagatak.

Ikerketa Preventive Medicine aldizkarian argitaratua izan da.