Ikerketa baten arabera, katuek ia 300 aurpegi-keinu dituzte

Adierazpeneen ia erdiak euren laguntasuna komunikatzeko dira.

Behavioral Processes aldizkarian argitaratutako ikerketaren arabera, aurpegi-keinu askotarikoak dituzte katuak komunikatzeko, zehazki 300 bat inguru. 

Askok bagenekien katuek urrumak edo "ogia oratzearen" keinua gizakiekin komunikatzeko erabiltzen dutela katuek. Bi kasu hauetan, gure katuek keinu horiek egin ohi dituzte gurekin gustura sentitzen direla komunikatzeko. Alabaina, askotan gure katuek ez ikusiarena egiten diguten sentsazioa izan ohi dugu, askotan nagusitasunez begiratuz. Bada, dirudienez, paragrafo honetan aipatutako adibideez gain, beste ehunaka eta ehunaka aurpegi baliabide dituzte. 

Ikerketak 276 adierazpen identifikatu zituen, laguntasunezkoetatik abiatu eta keinu oldarkorretaraino. Ikerketako subjektuak 50 katu izan ziren eta Kaliforniako kolonia berekoak dira. Aurpegi-keinu ugari identifikatu baziren ere, ikerketa ez zen gai izan adierazpen bakoitzaren esanahi zehatza ezartzeko. 

Zehaztu zutena izan zen katuen adierazpenak lagunkoiak zirela %45,7an, %37 oldarkorrak ziren eta %18 anbiguoak edo bi kategorietan sartu zitezkeenak. Harrigarriki, lehor fama badute ere, kautek adeitasuna edo zoriontasuna adierazteko keinu gehiago dituzte oldarkortasuna adierazteko baino. 

Ikerketaren arabera, adierazpen indibidual bakoitzak lau eta hogeita sei keinu artean izan ditzake. Adibidez, ezpainak erdi irekiak, begiko niniak dilatatuak, sudurra miazkatzea, bibote zurrunak edo lasaiak, eta belarrien askotariko posizioak. Keinu hauetako asko xehetasun askokoak dira eta litekeena da zure katu gizajoa biboteak luzatu edo uzkurtzen aritzea eta zu ez ohartzea ere. 

Katu zalea baldin bazara, datu hau interesatuko zaizu etorkizuneko eztabaidetarako. Katuek antisozial fama badute ere, txakurrekin alderatuta, keinu kopuruan garaile ateratzen dira, bigarren hauek soilik hogeita zazpi aurpegi-keinu baitituzte. Noski, txakurrak arreta handiagoa eskaintzen diote gizakiari, baina keinuei dagokienez, ezin esan katuak baino adierazkorragoak direnik.