Ikerketa baten arabera historiaurreko emakumeak gizonezkoak baino ehiztari hobeak ziren

Gakoa hormona femeninoetan dago.

Orain arte, imajinario kolektiboan, historiaurreko emakumeak etxea eta haurrak zaintzen geratzen ziren, gizonezkoak taldean ehizatzera ateratzen ziren bitartean. Emakumeak, biltzaileak ere baziren, fruitu txikiak bilduz. Hau da, orain arte esan digutena.

Baina, berriki
Scientific American aldizkarian argitaratu den ikerketa batek eskema guztiak hautsi ditu. Sara Lacy eta Cara Ocobock biologoak izan ditu buru ikerketa honek. Hauek ziurtatzen dute emakumeen fisiologia gizonezkoena baino hobeto egokitua dagoela lasterketa luzeak jasateko eta historiaurreko ehizaldietan hori zen behar zena.

“Iritsi da ehiztari gizonaren teoria guztiz ehorzteko garaia. Emakumeak, fisiologikoki, gizonezkoan baino prestatuagoak daude erresistentzia ahaleginetarako, adibidez maratoietan korrika egiteko” ziurtatzen du ikerketak.

Ikertzaileak ondorio honetara iritsi dira datu fisiologiko, arkeologiko eta etnografikoak aztertu ondoren. Orain arte, emakumeak oso gutxi ordezkatuak izan dira zientzia ikerketetan eta euren kirol errendimendua eta nutrizioa ez dira apenas aztertu. Dena den, ikertzaileek nahiago dute emakume eta gizon hitzak erabili beharrean “eme” eta “ar” erabili.

Estrogenoak, emakumeen indarra
Emakumezkoen garapen hobea azaltzeko estrogenoaz hitz egin behar dugu. Metabolismoaren ikuspuntutik, emeen gorputza prestatuago dago erresistentzia jardueretarako, eta hau funtsezkoa zatekeen ehiza goiztiarrean, animaliak nekatu egin behar baitzituzten hil aurretik.

Gainera, estrogenoak rol garrantzitsua du adiponektina hormonarekin gabera. Hau ere, kopuru handiagoetan aurkitzen da emakumezkoetan gizonezkoetan baino. Bi hormonek gorputzaren glukosa eta gantza modulatzen dituzte eta funtzio hau funtsezkoa da ariketa fisikoan. “Giza fisiologia modu honetara ikustean, emakumeak pentsa liteke prestatuagoak daudela maratoi batean korrika egiteko eta gizonezkoak pisua altxatzeko” azaldu dute.

Ez dira ondorio antzekoetara iritsi diren bakarrak. Berriki arkeologia eta antropologia ikuspegi patriarkala, eta euren ondorioetan emakumea kontuan hartzen ez zuten, antzinako ikerketak berreskuratzen hasi dira, baita ikerketa buru emakumeak zituzten azterketak ere.

Emakume ikertzaile hauen ustez, rolak inbertitu zituena laborantzaren sorrera izan zen, orain dela 10.000 urte. Honi hazkunde demografikoa eta baliabideen pilaketa gehituz, “genero zurrun eta ekonomikoki desparekoak” sortzea eragin zuen.