Ikerketa baten arabera "ghosting"-a normalizatua dago harreman sentimentaletan, zein lagun artean

Zoritxarrez, mundu modernoan, "ghosting" praktika, momenturen batean, pairatzera behartuak gaude. Hala dio behintzat ikerketa batek.

Ghosting-a norbait, arrazoirik eman gabe, mamu bat bailitzan, alde batera utzi eta zure ingurutik desagertzen denean gertatzen da. Dirudienez, egun zaila da ghosting-aren biktima izan ez den inor aurkitzea, erabat normalizatuta dagoen praktika baita. Ikerketa berri honen arabera, pertsonen ia bi herenek euren harremanak ghosting eginez amaitzen dituzte.

Ikerketa Journal of Social and Personal Relationships aldizkarian argitaratua izan da. Christina Leckfor eta Natasha Wood dira ikerketaren buruak. Behatu dute ghosting praktika ikerketako ia parte-hartzaile guztientzat esperientzia ezkorra izan zela. Izan ere, harreman bat ixteko desira dutenen pertsonengan ghosting-ak eragina negatibo sakonagoak utzi ohi ditu. "Ghosting-a ohiko estrategia bilakatzen ari da, eta egoera anbiguoa sortzen du, zeinak bi aldeek ez dakiten zer ari den gertatzen" azaltzen du Leckfor-ek. "Ghosting-a erabiltzen dutenen ezaugarri pertsonalek ea eraginik duten ala ez jakitea interesatzen zitzaigun".

Banaketa baten eragina neurtzeko, ikerketan parte hartu zutenek euren iraganeko harremanen inguruan hausnartu zuten eta ondoren euren beharrei buruzko galdetegi psikologiko bat erantzun zuten. Ondorioztatu da, harreman bati itxiera emateko behar altua zutenek, bazterketak mingarri moduan oroitzen dituztela.

Alta, behatu zuten, itxiera bat emateko behar gehien izan ohi duten pertsonak ditela ghosting-a erabiltzeko intentzio gehien dutenak . Ghosting-a jasotzen duenarentzat zerbait anbiguoa bada ere, praktikatzen duenak amaiera argi bat bezala hautematen du.

Harreman erromantikoez gain, lagunartean ere eman liteke ghosting-a. Parte-hartzaileen erdiek aitortu zuten euren lagunengandik ere pairatu zutela praktika hau. Eta zuk pairatu al duzu ghosting-a ala praktikan jarri duzunetakoa zara
?