Ikerketa baten arabera 33 urtetik aurrera musika berria entzuteari uzten diogu
Ez duzu ulertzen Billie Eilish-en arrakasta? Kendrick Lamar-ek ez dizu inongo emoziorik pizten? 33 urtetik gora dituzu? Musika berriarekiko sentitzen duzun apatiak azalpen zientifikoa eduki lezake.
Estatu Batuetako Spotify-ek burutako ikerketa batek baieztatzen du 33 urtetik aurrera musika berria entzuteari uzten diogula. Ikerketaren arabera nerabeak garenean gure gustua musika popularrak dominatzen du, baina 30 urte inguru ditugunean bat-batean aldatzen dugu gustatzen zaiguna, eta 30 urtetara iristean gure gustua mantendu egiten da.
30 urtetan gure diskografian, momentu horretan argitaratzen den musikaren oso ezberdina den taldeak ditugu, eta momentuan argitaratzen den musika berria ukatzen hasten gara. Ikerketaren arabera, gurekin batera heldu bilakatzen da gure gustu musikala ere, eta ordura arte gustatzen zaiguna izango da ezinbestean beti gure musikarik kuttunena.
Joera honetan kontuan hartu beharreko bi faktore daude: Alde batetik, nerabezaroan talde berriak irratietatik at, euren kabuz bilatzen zituzten entzuleak interesa galtzen dutela bilaketa horretan adinak aurrera egin ahala; eta bestetik, entzuleak, beharbada gauza berriekiko interes falta horregatik, nerabezaroan entzuten zituzten taldeetara itzultzen direla etengabe, egungoa baino hobea iruditzen zaielako.
Baieztapen hauek egiteko ikerketan Spotify-era berriki batu diren adin ezberdinetako erabiltzaileen datuak erabili dira. Erabiltzaile horiek behatzean joera hau zela ikusi zuten, ez du horrek esan nahi ordea egia absolutua denik, bitxia bai ordea.