IkerGazte martxan!

Zabaldu dute #Ikergazte2019! Otsailaren 22ra arte egongo da ikerketa lanak bidaltzeko epea zabalik. Animatu!

Urtero bezala, badator IkerGazte-ren edizio berri bat. Hain zuzen, 2019an 3. edizioari ekiteko gogotsu dator UEU Udako Euskal Unibertsitatea. Aurten, helmuga berri batean egingo dute geldialdia: Baionan, maiatzaren 26, 27 eta 28an.

IkerGazte2019 kongresuan Euskal Herriko ikertzaile euskaldunak elkartuko dira. Edozein delarik ere zure ikerketa-eremua, hurbil zaitez Baionara: giza zientzietan, gizarte zientzietan, zientzia zehatzetan, teknologian, arkitekturan edota osasunean diharduten nazioarteko ikertzaileen komunitate euskalduna bada eta. Egizu bat ikertzaile euskaldunen bilgune honekin, ezagutu itzazu ikerketan diharduten ehunka ikertzaile gazte, deskubritu itzazu zure ikerketa-alorretik gertuko eta ez hain gertuko ikerketa-lanak.

Tesia bukatu berri duzu? Orain hiruzpalau urte amaitu zenuen? Bukatzear zaude? Zure emaitzak azaltzeko aukera duzu!

BIDALI ZURE EKARPENA

Bidalitako lanak honako ikergai nagusi hauen gainekoak izango dira:

Ikertzaile hasi berria izan, zein tesia burutzen egon, zein tesia aurkeztu berri izan, ikerketa lan bateko emaitzak aurkeztera animatzen zaituzte.

Gogoan izan IkerGazte ez dela kongresu espezializatua eta beraz, aurkezten den ikerketa jakintza alor horretako ikertzaileentzat ulergarria izan behar dela.

Artikuluaren bidalketa easychair plataformaren bitartez egingo da, helbide honetatik.

Ekarpenak bidaltzeko deialdia

Hemendik jaitsi daiteke ekarpenak bidaltzeko lehen deialdia.

Data garrantzitsuak: