Iker Galartza: Asko ikasi nuen gurasoen jatetxean
Pernandoren herri berekoa da, amezketakoa. buru-belarri ari da Vaya semanita saioan, eta urtarrilean estreinatuko du Euskolegas saio berria. Udan ez zuen
atsedenik izan: Bera da Poxpolo, Mokolo bikotearekin batera, udan herriz herri
ibili den pailazoa.
Sukaldean. Prestatu zerbait! Arraina. Baita haragia ere. Gurasoek Usabal izeneko jatetxea izan zuten, eta asko ikasi nuen han.
Komunean. Zer irakurtzen duzu? Batere ez; denbora askoan eserita egonda, odol-pikoak ateratzen direla esan zidaten.
Telebista aurrean. Zer ikusten duzu? Denetik, eta ezer ere ez. Pelikulak gogoko dut sofan eseri eta dagoenari begira egotea.
Igogailuan. Norekin ez zenuke topo egin nahi? Gurasoen etxeahamaikagarren pisuan zegoen: beraz, txikitan, ez nuen igogailura sartunahi ni baino txikiagoak zirenekin: ez ginen botoira heltzen!
Larrugorritan. Non? Edozein lekutan. Herrietara antzeztera joaten garenean, edozein bazterretan aldatu behar izaten dugu.
Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki? Behin batean, gure lagun batenaita, koadrilako batzuon bila etorri zen autoan. Bero-bero egindageunden, eta ia txahala bota nuen autoan. Hura estualdia!
Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki? Behin batean, gure lagun baten aita, koadrilako batzuon bila etorri zen autoan. Bero-bero eginda geunden, eta ia txahala bota nuen autoan. Hura estualdia!
Kiroldegian. Kirola? Igeriketa. Ezker belauna justu samar daukat, eta medikuak igeri egitea agindu zidan.
Kontzertuan. Taldea. Anje Duhalde. Berarekin kantatzeko aukera izan dut jendartean.
Gau-mahaian. Liburua. Salvador Moreren, Un regalo para el padre.
Gaztetxean. Noiz azken aldiz? Tolosako Bonberenean, talde gazte batzuk entzuten. Uzta ona dator.
Elizan. Noiz azken aldiz? Oporretan Burgosen, Sevillan izan naiz;beraz, hango katedraletan. Halere ez nuen, aitagure bakar bat ereerrezatu.