Ikasturte osoko Bertsolaritza ikastaroa Donostian

BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak ikasturte osoko iraupena izango duen Bertsolaritza ikastaroa antolatu dute. Astelehenetan izango da 19:00etatik 20:30era, Antiguako Lugaritz Kultur etxean.


Jon Martin bertsolaria izango da irakaslea, eta gonbidatu bereziak ere izango dira. Ikastaroan zehar bertsolaritzaren eta bertsogintzaren alderdi ezberdinak landuko dira, hala nola, bat-bateko bertsolaritza, bersto paperekko jarduna, saioen egiturak edota bertsoen kritikak. Teoria eta praktika uztartuko dira.

Ikasturte osorako matrikula 50 eurokoa izango da. Izena emateko idatzi bagera@bagera.net helbidera edo deitu 943 467 181 telefonora.